Goiekiko Ekintzailetza Sailaren 2024. urteko datuak

2024. urtean zehar, Goiekiko ekintzailetza sailak bere laguntza eta aholkularitza lanarekin jarraitu du negozio ideiak errealitate bihurtu nahi dituztenentzat. 2024ko urtarriletik abendura bitartean, informazioa eta aholkularitza eskaini diegu 98 pertsonei, euren proiektuak martxan jartzeko helburuarekin.
Azken urteetako joerari jarraituz, parte hartzaileen %59 emakumeak izan dira, eta %41 gizonak. Parte-hartzaileen lan egoerari dagokionez, %29 langabezian zeuden, %62 enplegatuta eta %2 beste egoera batzuetan zeuden, hala nola, autonomoak, eszedentziak edo ikasketak.
Urtean zehar, negozioetarako 37 bideragarritasun-plan egiten lagundu eta aholkatu dugu. Ahalegin horiei esker, 29 enpresak martxan jartzea lortu dute, guztira 46 lanpostu sortuz gure eskualdean.
Sortutako enpresek 541.477 euroko inbertsioa egin behar izan dute guztira. Horietatik 213.477 euro baliabide propioekin finantzatu dira, eta gainerakoa, 328.000€, besteren kontura.
Aholkularitza zerbitzuaz gain, agentziak hiru enpresa gune kudeatzen ditu: NBF, Maiutz eta Anezka (azken hau Beasainen dago). Gune horien okupazio-tasa % 70ekoa izan zen 2024an.
Goiekiren enpresa-proiektuen lehiaketari dagokionez, 2024an 27. edizioa egin zen. Enpresa proiektu berri onenaren atalean, Alaine Studiok irabazi du saria. Proiektu honen atzean dagoen pertsona, Alaine Albisu, pasioz eta esfortzuz lan egiteko gogoa duen 20 urteko ekintzailea da. Gure eskualdean ohikoa ez den sektore baten aldeko apustua, tradizioa, teknologia, ingurumena eta digitalizazioa uztartu dituena. Proiektuak 6.000 euroko saria jaso zuen.
Harro gaude Goiekiko ekintzailetza sailak komunitatean izan duen eragin positiboagatik, eta etorkizunean ekintzaile gehiagori laguntzeko konpromisoarekin jarraitzen dugu.