Saltokitik Enpresara 2025. Aurrera doan merkataritza

Badator aurtengoan ere Saltokitik enpresara ekimena. Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailak bultzatutako eta %100 finantzatutako programa (Merkatariei zuzendutako dohaineko zerbitzua). Programaren helburua, merkataritza jarduera duten establezimenduei zuzenduriko aholkularitza aditua eskaintzea da, Euskaliten eskutik.
Zertan oinarritzen da programa?
Saltokiaren kudeaketan eta lehiakortasunean hobekuntzak sartzeko aholkularitza aditua, aplikazio errealekin.
Zer lantzen da bertan?
Establezimenduaren argazkia bezeroekiko, lehiakideekiko, merkatua, kudeaketa tresnak (kudeaketa ekonomikoa, erosketak), planifikazioa.
Nola egituratzen da programa?
• Taldeko online *saioak, ikaskuntza praktikorako eta taldearen artean praktika onak trukatzeko.
• Banakako laguntza bisitak merkataritzan bertan.
• Adituen laguntza jarraitua.
IZEN EMATEA: 2025eko martxoaren 24ra arte
Goierriko Merkataritza Bulego teknikoa
Eneritz Iturrioz
688 740 301