Skip to main content

Tailer praktikoa Ogasuna eta Sustapenaren inguruan

Tailer praktikoa Ogasuna eta Sustapenaren inguruan

Gure ekintzaileak gaituz, negozio autonomoak eta profesionalak osatu nahi ditugu eskualdean. Helburu horrekin, beraien esku erraminta erabilgarriak gerturatu zaizkie Zergabidea plataforman beraien betebehar fiskalak nola bete ikusteko, baita dauden pizgarri edo dirulaguntza programa desberdinak aurkezteko.

Tailer hau aurrera eramateko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Zuzendaria – Irune Yarza eta Ekonomia Sustapeneko Zuzendaria – Unai Andueza izan ditugu gurean. 

Goiekik eskaintzen duen ohiko ekintzailetza zerbitzutik igarota sortu den negozio batek egin zuen eskaeraren fruitu izan da tailer hau. Zergabidea ataritik egin beharra dauden tramiten inguruan (BEZ,...) ikastaro/laguntzaren bat eskaintzen zigun galdetu zigun.  Foru Aldundian kontsulta egin eta ekimen polita zela iruditu zitzaien, beraz bi zuzendariak etorri ziren eskatutakoak aurkeztera.

16 ekintzaileko taldea Bildu zen aurreko astelehenean gure bulegoetan Irune eta Unaiekin. Bi zuzendariak emandako azalpenak eta gero, ekintzaile bakoitzak zuzenean zuzendariekin beraien kezka eta zalantzak partekatzeko aukera eduki zuten.

Ondoren pasa genuen ebaluazio orrian, gertutasuna, gardentasuna eta emandako azalpenak ziren gehien baloratu zirenak. 

Mila esker Foru Aldundiko bi zuzendariei, elkarlanagatik eta gure eskualdeko ekintzaileei laguntzeagatik. 

Data

13 Martxoa 2025

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia