Skip to main content

Goiekik Ongi Etorri Ordiziara! programan parte hartu du

Goiekik Ongi Etorri Ordiziara! programan parte hartu du

Ongi Etorri Ordiziara! ordiziar berri guztiek Ordiziako eta eskualdeko baliabideak eta zerbitzuak ezagutaraztea helburu duen proiektu bat da. Bi hilabetez, astean bi saio antolatuz, hainbat jarduera eta hitzaldi egin dira ordiziar berriei ezagutzera eramateko.

Bertan, Goieki, kultura ekintzailea sustatzeko eta eskaintzen ditugun zerbitzuak ezagutarazteko asmoz, hitzaldi bat ematera hurbildu gara. Goieki zer den, ditugun sailak eta haren eginkizunak azaltzeaz gain, enpresa bat abian jartzeko ibilbidea eta egin beharreko urratsak azaldu ditugu.

Ekintzailetza-sailaz gain, azken urteetan, laneratze programa desberdinak eskaintzen ari da, eta hauek ere aurkezteko erabili dugu bilera. 

·       Elkar-EKIN Lanean: Programa honek bazterketa-arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea indartzeko ekimenak burutzen ditu. Formakuntza ibilbide desberdinak eskainiz. Ziurtagiri Profesionalak lortzea ahalbideratzen du, lorezaintza, sukaldaritza eta zaintza sektoreetan.

·       Hazilan+ > EnpleGU: Zure biharko enplegurako zubia. Gizarteratzeko eta laneratzeko laguntza-programa da, laguntza pertsonalizatua eta integrala eskainiko da.

o   Bi ibilbide daude. Hurbilketa eta Prestatu. Ikusi hemen.

Hitzaldira gerturatzeko aukera izan duten pertsonek, Goieki gertuagotik ezagutzeko aukera izan dute, baita lan munduan txertatzeko dituzten aukera eta galderak argitu. 

Beste behin, eskerrik asko Ordiziako Udaleko Aniztasun sailari, gonbidapenagatik!

Data

11 Apirila 2025

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia