Skip to main content

Merkaekin Dirulaguntza

Merkaekin Dirulaguntza

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) merkataritza-ekintzailetza sustatzera bideratutako laguntza-programak, merkataritzaren ezaugarri berezietara egokituak eta sektore horretako pertsona eta enpresa ekintzaileei laguntzen dienak. Lehenengo programa MERKATARITZA-EKINTZAILE AHOLKULARITZA, laguntza ekonomikoa eskaintzen du espezializatutako aholkularitzako, eta bigarrena MERKATARITZA-EKINTAILE DIRULAGUNTZAK, aurrez egindako aholkularitzan planteatutakoa gauzatzen laguntzeko. Merkataritza-ekintzailetzaren etapak asetzen dituzten hiru dirulaguntza-lerro daude:

1. Lerroa: ABIATU: Negozioa oraindik ideian dagoenean edo berri alta emanda.

    • Aholkularitza: %80, gehienez 5.000€
    • Hasierako inbertsioak: %80, gehienez 25.000€
    • Abiarazte gastuak: %80, gehienez 7.500€ (gastu osoa >= 1.500€; fakturako >=100€)

2. Lerroa: SENDOTU: 2-5 urteko antzinatasuna duten saltoki aktiboentzat.

    • Abiaturen ehuneko eta muga berdinak, negozioa hobetzeko (eraberritzeak, digitalizazioa, marketina, etab.)

3. Lerroa. HAZI: 3 urte edo gehiagoko saltoki sendotuentzat, hedatu nahi dutenak (lokal berria, dibertsifikazioa).

    • Sendotu ataleko ehuneko eta muga berdinak, baina hazkunderako inbertsioetan zentratuta.

Eskaerak aurkezteko epea: 2025.07.10-2025.09.30

Informazio gehiago: Merkaekin

Data

10 Uztaila 2025

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia