Skip to main content

Zer gertatuko da zure negozioarekin bihar?

Zer gertatuko da zure negozioarekin bihar?

Azken hilabeteotan, Bidari Goierri eskualdeko negozio txikien ondorengotzaren erronkari erantzuteko lanean ari da. Bertako komertzio askok aurre egiten diote prozesu honi tresnarik eta akonpainamendurik gabe. Zer gertatzen da urteetan negozioaren buru izan den pertsonak erretiroa hartzea erabakitzen duenean? Nola ziurtatu ondare hori ez dela galduko?

BIDARItik erantzun praktiko eta hurbila eskaini nahi dugu. Horretarako, esperientzia pilotu bat jarriko dugu martxan tokiko 3 edo 4 negozioekin. Beren jardueraren etorkizuna nola prestatu nahi duten negozio txikiei (merkataritza, zerbitzuak, ostalaritza) zuzenduta dago ekimen hau, konpromisorik gabe.

Ez da zerbitzu tradizional bat, prozesu partekatu bat baizik, laguntza pertsonalizatuarekin, elkarrizketa eta ikaskuntza espazioekin.

Helburua bikoitza da:

  1. Parte hartzen duten negozioei laguntzea belaunaldi-aldaketari buruzko hausnarketan.
  2. Etorkizunean eskualdeko beste negozio batzuentzat baliagarriak izan daitezkeen irakaspenak ateratzea, enpresa-transmisioaren erronkari benetako erantzuna emango dion zerbitzua diseinatzeko.

Esperientzia pilotu honetan parte hartzera gonbidatzeaz gain, BIDARI mahaian tokiko negozioen datu-base bat sortzen ari gara, datozen urteetan transmisio-prozesu batetik gertu egon litezkeenak.

Kontua ez da konpromisoa hartzea, ezta erabakiak orain hartzea ere. Besterik gabe, beren ibilbide, adin edo egoeragatik belaunaldi-erreleboan, itxieran edo etorkizuneko jarraipenean pentsatzen egon litezkeen negozioak identifikatu eta ezagutu nahi ditugu.

Informazio horri esker, tokiko merkataritzaren benetako beharretara egokitutako tresna, baliabide eta laguntza hobeak diseinatu ahal izango ditugu.

Zure negozioa puntu horretan egon daitekeela uste baduzu edo aukera hori aztertu nahi baduzu, formularioa betetzera animatzen zaitugu.
Ez du inolako konpromisorik eskatzen, eta informazio guztia konfidentzialtasun osoz tratatuko da.

Izen-emateak lotura honetan 👇

Galdetegia

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Eskualdeak programaren baitan kokatzen da, eskualdeetako garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatzeko helburua duen ekimen estrategiko gisa.

 

Data

10 Iraila 2025

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia