Zure bezeroak Adimen Artifizialarekin konkistatu
Bultzatu zure negozioa, Adimen Artifiziala modu erabilgarri eta seguruan ezarriz.
Spriren Inplantalariak zerbitzua laguntza praktikoko programa da eta zure enpresaren barruan aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du, zure errealitatearen eta negozio-helburuen araberako teknologiak modu eraginkorrean ezartzen direla bermatuta.
Horretarako, IKT inplantalarien gure aditu-taldeak Euskadiko autonomoei, ekintzaileei eta mikroETE-ei laguntzen die, bai beharrizan teknologikoak modu pertsonalizatuan zehazten, bai soluzio horiek pixkanaka ezartzen. Aholkularien laguntzari esker, zure enpresaren eraldaketa digitala bizkortuko da, zure lehiakideen aurretik jartzeko eta onurak lortzeko.
Oraingo honetan, IArekin zure bezeroak konkistatzeko tailerrean parte hartzera animatzen zaituztegu. Azaroaren 7an izango da, 10:00etatik 13:00etara, Goiekiko instalazioetan.
Tailerrean parte hartu eta ikasi:
Bultzatu zure online presentzia eta salmenta estrategia AA rekin:
• Ikasi nola sortu zure interes eta helburuetan oinarritutako marketin-plan pertsonalizatu bat AA erabiliz.
• Erabili AA bilatzaileetan ikusgarriagoa izango den webgune bat sortzeko.
• Hobetu zure webgunearen posizionamendua eduki, titulu eta deskribapenen optimizazio-tekniken bidez AA erabiliz.
Harrapatu zure audientzia digitalaren arreta AA erabiliz:
• Sare sozial eta blogetarako eduki-sorkuntza automatizatu.
• Irudi ikusgarriak sortu zure markarentzat AA erabiliz.
• Ezagutu zure audientziaren arreta harrapatzeko nola sortu eduki bisual erakargarria AA sortzaileak erabiliz.
• Zure balio-proposamena indartu AAren bidez sortutako bideo promozional eta laguntzaile birtualaekin.