Skip to main content

Merkataritzarako bi programa berri: MerkaEkin eta MEC

Merkataritzarako bi programa berri: MerkaEkin eta MEC

Denak gara jakitun, merkataritza sektorea ez dela bere unerik hoberena bizitzen ari, eta laguntzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak bi programa berri iragarri ditu, gero eta zahartuagoa dagoen sektoreari lagundu eta aurretik dituen erronkei aurre egiten laguntzeko asmoz.

Autonomoen kopuruak izandako beherakada kontuan hartuta. Merkataritza sektoreak %2,2ko beherakada izan du.

Hori dela eta, garrantzitsua da negozio berri bat bultzatzeko abenturan murgiltzera animatzen direnei babesa ematea, eta, aldi berean, dagoeneko martxan daudenen "hazkundeari" eta "sendotzeari" eusteko pausoak ematea.

1. MerkaEkinn 2026

Programa honen helburua Euskadiko merkataritza-sektorean ekintzailetza-proiektu bideragarriak bultzatzea. Bi laguntza lerro daude - Diru-laguntzaren %80raino:

    • Negozio berri bat eratzeko orduan (Merkataritza – Ekintzaile Aholkularitza) merkataritza-ekintzailetzan espezializatutako aholkularitzarako diru-laguntzen programa bat - 5.000€-raino
    • INBERTSIOETAN: lokala eraberritzea eta egokitzea, instalazio teknikoak, irisgarritasuna, energia-eraginkortasuna, altzariak, makineria, teknologia, merkataritza elektronikoa, saltokiko terminala, banaketa-ibilgailuak eta lekualdatze-eskubideak 25.000€-raino
    • GASTUAK: eraketa-gastuak, irekitzeko lizentzia eta baimenak, aholkularitza profesionala, kasu jakin batzuetan lokal komertzialaren alokairua, proiektu teknikoak, branding-a, publizitatea, trebakuntza espezializatua - 7.500€-raino

2. Merkataritza establezimenduak modernizatzeko (MEC)

2025/10/01etik 2026/09/15era bitartean edo aurrekontua agortu arte egindako inbertsioak.

    • ESTABLEZIMENDUAREN IRUDIA BERRITZEA: Egin beharreko gutxieneko inbertsioa: 3.000€
      Merkataritza-establezimendua eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak: eraberritze-lanak egiteko inbertsioak, altzariak erosteko inbertsioak, makinak, errotuluak, alarmak, olanak, apalategiak, erakusmahaiak, erakusleihoak, beira-arasak, ate automatikoak, LED, isolamenduak, klimatizazioa…
    • TEKNOLOGIA BERRIAK SARTZEA: Egin beharreko gutxieneko inbertsioa: 1.000€
      Enpresa-kudeaketa hobetzeko eta araudi fiskalera egokitzeko ekipo eta aplikazio informatikoak sartzea: ekipo informatikoak, programak, kutxa erregistratzaileak, balantza elektronikoak, saltokietako terminalak, web-orriak…

2026ko irailaren 15era arte edo funtsak agortu arte irekitako eskaerak.

Data

17 Ekaina 2026

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia