GOIEKI espiritu ekintzailea bultzatuz

Goierri Eskolako Administrazio eta Finantzen Goi Mailako Graduko bigarren mailako 23 ikasleko talde batek garapen agentziaren instalazioak bisitatu eta bideragarritasun-planak enpresa-proiekturen arrakastan duen garrantzia azaldu za
Topaketaren helburu nagusia agentziaren jarduera Goierriko etorkizuneko lan-mundura hurbiltzea eta ekintzailetzari laguntzeko eskaintzen ditugun funtsezko tresnak erakustea izan zen.
Saioan zehar, GOIEKIko ekintzailetza taldeak ekintzaileen eskura jartzen ditugun zerbitzu eta baliabide desberdinak aurkeztu zituzten. Hala ere, saioaren ardatz nagusia bideragarritasun-plana lantzeak duen berebiziko garrantzia azpimarratzea izan zen, edozein enpresa-ekimen abian jarri aurretik arriskuak gutxitzeko eta proiektuaren jasangarritasuna epe luzera ziurtatzeko.
Eskualdeko enpresa eta erronka errealetarako tresnak
Praktika-saio hau une gakoan iritsi da ikasleentzat. Hemendik aurrera, taldeka lan egin beharko dute eskualdeko enpresa errealen erronka eta proiektuei erantzunez. Analisi eta proposamen hauek egiteko, GOIEKIn emandako bideragarritasun-planaren funtsezko puntuak erabiliko dituzte ibide-orri gisa.
Enpresa bat sortzeaz harago ekitea: barne-ekintzailetza
Jardunaldia partekatutako hausnarketa interesgarri batekin amaitu zen: ekintzaile izatea ez dela soilik enpresa berri bat irekitzera mugatzen. Horrela, barne-ekintzailetzaren balioa nabarmendu zen, norberaren lanpostutik ere jarrera ekintzaile, proaktibo eta berritzaile bati eutsi dakiokeela frogatuz, lehendik dauden erakundeei balio zuzena emateko.
Hala nola, GOIEKIk eta Goierri Eskolak eskualdeko gazteen prestakuntza praktikoarekin duten konpromisoa sendotzen dute, ikasgelak inguruko errealitate ekonomiko eta enpresarialarekin lotuz.







