Skip to main content

Kudeaketa Orokorra formakuntzako I Tailerra errepikatu egingo da urriak 22an

Kudeaketa Orokorra formakuntzako I Tailerra errepikatu egingo da urriak 22an

2021eko ekainak 30ean “Kudeaketa Orokorra” deituriko formakuntza martxan jarri zen lehenengo tailerra gauzatuz, Plan Estrategikoa. Kudeaketa Orokorra formakuntza planak Berrabiarazi proiektuan identifikatutako beharretako bati ematen dio erantzuna, kudeaketa gaiak aurrera eramateko gaitasunari hain zuzen ere.

Lehenengo tailerrak, Plan Estrategikoa, izan zuen arrakasta ikusita bigarren txanda bat antolatzea erabaki da datorren urriak 22an. Gogorarazten dizuegu “Kudeaketa Orokorra” formakuntzak bost tailer dituela guztira eta 2022ko otsaila bitarte gauzatuko direla Goierri Eskolaren eskutik.

I. Tailerra: Plan Estrategikoa

Ikastaroa: Plan estrategikoa egin eta zabaltzeko tailer teoriko-praktikoa
Iraupena: 5h.
Ordutegia: 08:00etatik 13:00etara.
Eguna: 2021eko urriak 22.
Kokapena: Goieki, Arranomendia, 5, 20240 Ordizia.
Norentzat: Enpresaren kudeaketan ardurak dituzten zuzendariak, arduradunak eta teknikariak.
Helburuak: Erakunde batentzako plan estrategiko baten definizioan eta prestaketan lan egiteko gakoak izatea.
Edukia:

  1. Zer da plan estrategiko bat.
  2. Estrategia formulatzea.
  3. Estrategiaren hedapena.
  4. Estrategiaren jarraipena, neurketa eta hobekuntza.

Kostua: Doakoa. Eskualdeko udalek Berrabiarazi proiekturako egindako ekarpenekin finantzatu da.

Hala nahi duen enpresarentzat, tailer honen ostean, emandako gaia era pertsonalizatu batean sakontzeko aukera emango da.

Tailer honetan parte hartu nahi baduzu eman izena HEMEN.

Hurrengo tailerrak:

II tailerra: Helburuen hedaketa. Azaroan aurreikusten da.
III tailerra: Urteko Aurrekontuak eta Altxortegi Plana. Abenduan aurreikusten da.
IV tailerra: Gaitasun eta Balioaniztasunaren Kudeaketa. 2022ko urtarrilean aurreikusten da.
V tailerra: Irudiaren Kudeaketa. 2022ko otsailean aurreikusten da.

Egin dezagun gure Goierri!

Data

15 Urria 2021

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia