Skip to main content

Goiekik Garapen Eragileen I. Foro nazionalean parte hartu du

Goiekik Garapen Eragileen I. Foro nazionalean parte hartu du

Murtziako Eskualdeko Tokiko Garapeneko Eragileen Elkarteak eta Sustapen Institutuak GARAPEN ERAGILEEN I. FORO NAZIONALA antolatu dute martxoaren 9tik 11ra Murtziako San Pedro del Pinatar herrian.

Foro honen helburua gure udalerrietako ekosistema ekonomiko eta sozialean giltzarri diren erronkei ikusgarritasuna ematea da. Trantsizio berdea eta digitala bereziki azpimarratuz.

Arrakasta-kasuak, esperientziak, ezagutzak eta kezkak partekatuko dira, lurraldeen arteko sinergiak eragiteko. Gainera, Goiekik aktiboki parte hartu du mahai-inguru batean: Berrikuntzako Jardunbide Egokiak, Gizarte Ekonomia, Trantsizio Berdea eta Digitala.

Garapen Eragileen I. Foro Nazionala 3 ardatz nagusiren inguruan antolatzen da: Lankidetza, Ekintzailetza eta Tokiko Garapena. Mahai-inguruen eta ekintzailetzaren arrakasta-kasuen bidez landu dira.

Data

10 Martxoa 2023

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia