Skip to main content

Ateak Ireki programaren baitan Goierrira iritsi ziren 37 gazte estatubatuarrek igandean amaituko dute egonaldia

Ateak Ireki programaren baitan Goierrira iritsi ziren 37 gazte estatubatuarrek igandean amaituko dute egonaldia

Gazte hauek Goierriko familietan egin dute hiru asteetako egonaldia eta ekintza ugari egin dituzte Lazkaoko Maizpide barnetegiaren eskutik, euskal kulturan murgiltzeko helburuarekin.

Hiru aste hauetan, goizez Euskara ikastaroak jaso dituzte eta arratsaldez aipatutako ekintza egitarau zabal bat gauzatu dute, asteburuetan aldiz, Goierriko familiekin pasa dute denbora.

Uztailak 15ean, larunbata, agur jaialdia ospatuko dute egitasmoan parte hartu duten gazte eta familiek. Eguardian, gazteen eta familien arteko jolasak egingo dituzte, agur ekitaldi batekin batera. Ekitaldiaren ondoren, bazkaria egingo dute eta agur jaialdia borobiltzeko, AIKO taldearen emanaldia, Lazkaoko erraldoiak, buruhandiak eta zezen suzkoaz gozatzeko aukera izango dute.

Data

13 Uztaila 2023

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00