Skip to main content

Ingudea: Enpresetan euskararen erabilera sustatzeko praktika errealak ezagutzen

Ingudea: Enpresetan euskararen erabilera sustatzeko praktika errealak ezagutzen

Ingudea Goierriko lantegien euskara batzordea da. Euskara lanabes hartuta, elkarlanean, lan munduan euskararen erabilera normalizatzeko bidean pausoak ematea du helburu, lantegietan zein gizartean eraginez.

2011.urtean sortu zen. Gaur egun honako enpresa hauek hartzen dute parte: Caf, ederfil Becker, Eredu, Goieki, Irizar, Ampo, Indar Ingeteam. Pasa den abenduaren 1ean, lantaldeari ikusgarritasuna emateko, 4 enpresen praktika onen aurkezpen saioa burutu zen Goiekin. Bertara bailarako hainbat enpresa, eragile eta udal ordezkari inguratu ziren. 

- Cafek, azken urteetan euskara batzordetik aurrera eraman diren kanpaina ezberdinen aurkezpena burutu zuen.

- Ampok, barne komunikazioan euskararen erabileraren garrantzia goraipatu zuen. Baita euskara batzordetik aurrera eramaten diren hainbat ekimenen inguruan ere hitz egin zuen.

- Ederfil Beckerretik barne bileretan euskararen erabileraren inguruko analisiaren emaitzak plazaratu zituen.

- Eta azkenik, Irizarrek, kontratazio berrietan euskararen ezagutza maila nola baloratzen den azaldu zuen.Taldean sartzen den pertsona berri bakoitzaren maila neurtu eta hobetzeko ematen zaizkien erraztasunen gainean hitz egin zuen.

Ingudea talde irekia da, beraz, bailarako edozein enpresak parte hartu nahiko balu lantalde honetan, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean jar daiteke harremanetan.

Data

15 Abendua 2023

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia