Skip to main content

Ateak Ireki 2024 programa aurkeztu eta Goierriko familiek izena emateko deialdia ireki da

Ateak Ireki 2024 programa aurkeztu eta Goierriko familiek izena emateko deialdia ireki da

Ateak Ireki 2024 egitasmoak Ipar Ameriketako 16-25 urteko euskal jatorria duten gazteak ekarriko ditu Goierrira aurtengo udan. Egonaldia Goierriko familiekin egingo dute, ekainaren 22an hasiko da programa eta uztailaren 14an amaitu.

Estatu Batuetako 16 eta 25 urte bitarteko 35 gaztek eman dute izena programan eta gazte hauek hartzeko Goierriko familiak behar dira.

Programaren helburuak

Epe ertain luzera begirako proiektu kolektiboa da Ateak Ireki, helburu zehatz hauek bete nahi dituena:

• Ipar Ameriketako Euskal jatorria duten gazteak euskara eta euskal kulturaren aldeko pertsona aktiboak izatea.

• Euskal Herriko familiekin egonaldia egin ondoren, bizi betirako harreman pertsonalak sortzea.

• Ipar Ameriketako Euskal komunitateko gazteak, Euskal Herriko etxeetan jaso ahal izateko sarea osatzea.

• Elkar ezagutza indartzea, batez ere gazteei begira. Zubiak eraikitzea.

• Trukea sustatzearen bidez euskal herriko gazteak euskal diaspora ezagutzeko bideak zabaltzea.

• Euskal Herria ezagutzea maila guztietan (kirola, dantza, bertsolaritza, musika, erakundeak, kooperatibak, enpresak, gizarte eragileak, unibertsitateak, …).

Nork daki Ipar Ameriketako euskal gazte hauek non egongo diren 20 urte barru? Dauden tokian egonda, euskal kulturaren aldeko pertsona aktiboak izatea nahi da.

Programaren funtzionamendua

Etorriko diren gazteak Goierriko familietan egongo diren arren, ATEAK IREKI egitasmoak, 3 asteko egitarau osoa antolatu du gazteentzako eta aste-bukaerak familiekin igaroko dituzte (programazio osoa webgunean ikusgai). 

Ateak Ireki 2024 Batzen Kultur Elkarteak antolatzen du, NABO (North American Basque Organizations) elkartearekin eta Goikekirekin batera.

Informazio gehiago eta familien izen emateak: www.ateakireki.eus/

Deskargatu hemen programaren esku-orria. 

Data

11 Apirila 2024

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00