Ateak Ireki programaren baitan Goierrira iritsi ziren 32 gazte estatubatuarrek igandean amaituko dute egonaldia
Datorren igandean, hilak 14, Goierrira etorri diren 32 gazte Estatubatuarrek itxiera emango diete aurtengo Ateak Ireki programari.
Goierriko familietan egin dute hiru asteetako egonaldia eta ekintza ugari egin dituzte Lazkaoko Maizpide barnetegiaren eskutik, euskal kulturan murgiltzeko helburuarekin. Hala nola, euskal dantzen ikastaroak, euskal herriko hainbat puntutara txangoak, euskararen historia...
Larunbatean agur-jaialdia ospatuko dute, hurrengo egunean, maletak hartu eta beraien herrialdeetara abiatzeko.