Skip to main content

Administrazio Publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko lan eskaintza

Administrazio Publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko lan eskaintza

Deialdi honen xedea da urriaren 24ko TES/1152/2021 Aginduaren bidez araututako «Administrazio publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko programa» delakoaren barruko dirulaguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publiko instituzionaleko –erkidegokoa eta tokikoa– administrazio publikoei eta entitateei, gazte langabetuak kontratatu ditzaten, gazte horiei enpleguaren arloko lehen esperientzia eta konpetentzia eta gaitasun sozial eta profesionalak eskaintzeko, administrazio horiek ematen dituzten zerbitzuen barruan. Laguntza hauek Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan kokatzen dira.

Goiekik dirulaguntza eskabidea aurkeztu zuen administrazio publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko eta ekintzailetza eta industria arloen digitalizazio teknikariaren lan eskaintza burutu du.

Aipatu bezala, diruz lagundua izango den lan eskaintza Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak babestua izango da.

Lan eskaintza (PEX36)

Data

11 Urria 2024

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia