SPRI-ren Gaitasun Digital Profesionalen 2025eko Programaren aurkezpen saioa

Datozen asteetan SPRI-k, euskal industria bultzatzeko helburu duen Eusko Jaurlaritzaren erakundeak, enpresetako pertsonen gaitasun digitalak areagotzeko diru laguntza programa argitaratuko du.
Gaitasun Digital Profesionalen programaren bidez, edozein tamaina eta sektoretako enpresetako pertsonek dituzten gaitasun digitalen inguruko diagnostiko bat egiteko aukera izango dute. Diagnostiko honen bidez, pertsonen eraldaketa digitala bizkortzea bilatzen da, enpresaren lehiakortasuna areagotuz. Diagnostikoaren emaitzei erantzuteko diruz lagunduta dagoen kapazitazio programa bat jarriko da zure eskura.
Besteak beste, hainbat izapide automatizatu eta akatsak ekiditen; edukiak sortuz, salmentetan eraginkortasuna irabazten; eta datuen esplotazioaren bidez, kudeaketa adimendunagoa izaten lagunduko dio zure enpresari.
Zatoz Goiekitik antolatu dugun aurkezpen saio honetara. SPRIren doako programak ezagutzeko aukera izango duzu, hala nola Gaitasun Digital Profesionalak eta Teknologiaren Ezarpenaren programak, zure instalazioetan teknikari bat zure eskura jartzen dutenak.
Aurkezpen-saioa:
Lekua: NBF eraikina
Data: 2025eko martxoak 7
Ordua: 9:00etatik 11:00etara