Goiekik urteko Batzar Orokorra ospatu du

Gaur, ekainak 13, Goiekik urteko Batzar Orokorra ospatu du Ordizian, Goierriko Berrikuntza Guneko NBF Eraikinean eta Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura eta Zaldibiako Udalak bertaratu dira.
Batzarreko gai nagusiak 2024ko Ekintzen Memoria eta Txosten Ekonomikoaren onarpena izan dira baita Goiekiko arlo desberdinetako proiektuetako datu esanguratsuenen deskargua ere.
Aurrekontuari dagokionez, 2024ko Ekitaldiaren aurrekontua 1.230.799,40€-koa izan da, %40a udalen ekarpena izanik, 502.369,66€, eta gainontzekoa, dirulaguntza desberdinetatik bideratua.
Industria
Industria arloari dagokionez, 153.849,76€-ko aurrekontua exekutatu zen 2024 urtean eta proiektu esanguratsuenak, ETE Digitala (GFA), Eskualdeko kooperatiben azterketa (Goilan) eta Lanaren Zentzua (GFA) izan ziren. Aipatzekoa da baita ere Goierri Valley Elkartearen koordinazioan laguntzen dela.
Ekintzailetza
Ekintzailetza sailak, 128.890,60€-ko exekuzioa izan zuen. Guztira, 98 kontsulta eta 37 bideragarritasun plan kudeatu ziren eta horietatik 29 negozio berri ireki dira, 46 lanpostu berri sortuz eskualdean. Gaur egun, Goiekik kudeatzen duen enpresa gunean 22 enpresa daude kokatuta.
Turismoa – GOITUR
Goiekiko kontuekin batera Goitur-ekoak ere onartu dira. Turismo alorrari dagokionez guztira 267.121€tako aurrekontua exekutatu da hiru lan lerro nagusietan: lehiakortasuna, produktu-zerbitzuak eta azkenik promozioa eta komertzializazioa.
Ingurumena
Ingurumen arloko aurrekontua 101.262,72-koa izan zen eta Goierriko energia planean finkatuta genituen ekintzak aurrera eman dira energia mahaiak adostu bezala: Goierriko Energia Bulegoa, Trantsizio energetikorako komunitateak eta mugikortasun jasangarria enpresetara izan dira proiektu esanguratsuenak.
Goierriko Energia Bulegoari dagokionez, guztira 264 kontsulta jaso dira 2024an eta 391 hitzordu eman dira, horietatik %92 aurrez aurrekoak izan direlarik eta %8 telefono edo emailez.
Gizarte Arloa
Gizarte Arloak 125.343,3€-ko gastua izan zuen 2024an eta Goierriko enplegu plana eta kolektibo zaurgarriak gizarteratzeko proiektuak eraman ditu aurrera, horien artean, Elkar-Ekin Lanean (GFA) proiektua. Lorezaintza, ehungintza, garbiketa eta zaintza ikastaroak antolatu dira kolektibo hauek laneratzeko helburuarekin.