Global Training 2025 beketan izena-emateko azken egunak!
Global Training 2025 beken deialdia irekita dago, aurten aukera gehiago eskaintzen dituena. Garapenek 80 beka berri ditu atzerrian lan egiteko, hilean 1.635 €-ko soldatarekin (gordinak).
Beka jasotzeko baldintzak:
- 30 urte baino gutxiago izatea.
- Unibertsitate-titulua edo goi-mailako lanbide-heziketa.
- Ingeleseko B2 maila (proba erabilgarria).
Global Training bekek askotariko destino eta sektoreak eskaintzen dituzte, zure interes eta asmo profesionaletara hobekien egokitzen den aukera aurkitu ahal izateko.
Izena emateko epea: Uztailaren 15etik irailaren 12ra.
Ez galdu aukera hau eta eman atzerrian esperientzia aberasgarri baterako lehen urratsa!
Informazio gehiago: Global Training Bekak 2025, Nazioartekotzeko mugikortasun programa