Goierriko Enpresa Ekimen Berrien XXVIII. Sari Banaketa
Atzo, azaroak 19, Goiekiko Enpresa Ekimen Berrien Lehiaketak sari banaketa ekitaldia gauzatu du Goiekiko auditorioan, Ordizian. Aurtengo edizioarekin, Lehiaketak 28 urteko ibilbidea bete du. Ekitaldira, Udalak, Enpresa Babesleak, Irabazleak eta eskualdeko beste hainbat eragile gerturatu dira.
Adur Ezenarrok, Goiekiko presidenteak, ireki du ekitaldia eta jarraian, Maialen Sanchezek, Goiekiko Ekintzailetza arloko arduradunak, hitza eman eta gero, IPARRAGIRRE ERAIKUNTZA LANAKeko Patxi Albisu eta Pedro Iparragirre hitzaldi bat eskaini dute: “Iparragirre 75 urte: Etorkizuna eraikitzen”.
XXVIII. SARI BANAKETA
Hitzaldien ostean, Enpresa Ekimen Berrien XXVIII. Sariketari ekin zaio. Goierri bailaran ekintzailetza eta enpresa ekimen berrien sorrera bultzatzeko sortu zen sariketa hau eta urte guzti hauetan zehar hainbat enpresa eta ekintzaile saritu ondoren, aurtengoan ere eskualdeko enplegua eta aberastasuna sustatzen dihardugu.
XXVIII. Ekitaldi honetan, aurreko urteetan egin den bezala, 3 kategoria egon dira eskuragarri ekintzaileek euren proiektuak aurkezteko:
- Enpresa Ekimen Berriko Proiektu onena. Sustatzailearen irudia bultzatu eta bailaran lana eta aberastasuna sortzea, proiektu berritzaile, sendo eta bideragarri baten bitartez.
- Enpresan Buruturiko Proiektu berritzaile onena. Eskualdeko enpresa txiki eta ertainetako produktu, prozesu, merkatu, antolakuntzan, etab. berrikuntza sustatu.
- Ekintzailetzaren bitartez gizarte inklusio proiektu onena. Lan munduan txertatzeko zailtasunak eta gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonen ahaleginak balioztatu eta ekintzailetzaren bitartez lan munduan txertatzeko bultzakada eman.
Aurtengo enpresa babesleak, Irizar, Ampo, Goilan Fundazioa, Goierri Beheko Industrialdea, Tacticco, Orkli, Arcelor Mittal, Hine, Nippon Gases, Gitb, Hitza, Aluminox, Arri, Ederfil Becker, Ezarri, Suministros Industriales Gamesa, Goilaser, GH, Jaso Industrial Cranes, Biok eta EUN izan dira.
XXVIII. ekitaldi honetan lehiaketarekiko interesa erakutsi duten proiektu guztien artean azterketa sakon bat egin ostean, 6 izan dira aurkezteko baldintzak bete dituztenak eta azken fasera iritsi direnak. Kategoria desberdinetan sailkatu diren 6 proiektu horiek epaimahaitik pasa dira eta ondorengoak izan dira irabazleak:
- ENPRESA EKIMEN BERRIKO PROIEKTU ONENA:
- Saria, 6.000€, SIAPS Visual Inspection Systems -rentzat izan da.
- ENPRESAN BURUTURIKO PROIEKTU BERRITZAILE ONENA:
- Saria, 2.000€, IPARRAGIRRE ERAIKUNTZA LANAK enpresarentzat izan da.
- EKINTZAILETZAREN BITARTEZ GIZARTE INKLUSIO PROIEKTU ONENA:
- Saria, 2.000€, TK Studio Instalazio Elektrikoak -rentzat izan da.
Enpresa Ekimen Berriko proiektu onenaren saria SIAPS enpresarentzat izan da. Proiektu honen atzean dagoen pertsona, Daniel Simo da. SIAPS ikusmen artifizialean eta termografia infragorrian oinarritutako ikuskapen-sistemak eta adimen artifizialarekin indartuetan oinarritzen den proiektua.
Epaimahaiak enpresaren berrikuntza maila eta bideragarritasuna jarri ditu balioan saria emateko orduan.
Bigarren kategoriako saria, Enpresan buruturiko proiektu berritzaile onena, Iparragirre Eraikuntzak enpresarentzat izan da. Iparragirrek 75 urte hauetan enpresaren eraldaketa etengabea eta Gipuzkoako erreferente bilakatzea lortu du eraikuntza eta birgaitze arloan. Enpresak berrikuntza oinarri hartuz prozesuen industrializazioa, pertsonen eta talentuaren garapena landu ditu erronka ezberdinei aurre egiteko.
Hirugarren kategoriako saria TK STUDIO enpresarentzat eta bere sustatzailea den Klaudia Nolan-entzat izan da.
Kategoria honen bitartez gizarte kohesioa hobetu eta zailtasun egoeran dauden pertsonen egoerak hobetu nahi dira.
TK Studio Pilates Ordizian kokatzen da eta lan independentzia beharretik eta sektorean pilatutako esperientziatik sortu da. Proiektuaren helburua da osasun fisiko eta mentalerako espazio berezitu bat eskaini ahal izatea, tokiko inpaktu sozial eta ekonomikoarekin.