Goierri eskualdeko 2025eko Genero Indarkeria Txostena
Genero Indarkeriaren Aurkako Koordinazio Mahaiak luzatutako 2025eko jarraipen txostena zintzilikatu dugu web gunean eta deskarga gunean dago eskuragarri, arlo soziala atalean.
2025ean, emakumeen aurkako 81 indarkeria kasu jaso dira, aurreko urtean baino 36 kasu gutxiago. Horien artean, %87 genero indarkeria kasuak dira, %12 etxeko indarkeria eta %1 sexu erasoak.
Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deskargatu pdf hemen (453 KB) txosten osoa. Bertan, lehenengo detekzioen jatorria, udalerria, deribazioak eta erabilitako baliabideak eta arreta jaso duten emakumeen profila bezalako datuak aurkituko dituzu.