XXIX. Enpresa proiektuen lehiaketara aurkezteko epea bukatu da

Irailaren 25ean bukatu zen proiektuak aurkezteko epea, Goiekik antolatutako XXIX. Enpresa Proiektuen Lehiaketan parte hartzeko. Aurtengo edizioa “Ideietatik, etorkizunera” lelopean egin da.
Goiekik eskerrak eman nahi dizkie edizio honetan parte hartu duten pertsona, enpresa eta erakunde guztiei, euren ekimen, ideia eta proiektuak gurekin partekatzeagatik. Parte-hartze horri esker, ekintzailetza, berrikuntza, lehiakortasuna eta gizarteratzea bultzatzen jarrai dezakegu Goierri eskualdean.
Orain, aurkeztutako proiektuen epaimahaiaren balorazio-prozesua hasiko da. Laster jakinaraziko dira kategoria bakoitzeko proiektu irabazleak.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei, zuen ekimen, ahalegin eta konpromisoagatik, eta Goierri garatzen eta aurrera egiten laguntzeagatik.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Ideietatik, etorkizunera.
Ekin eta egin!







