Skip to main content

Adimen Lehiakorraren inguruko seigarren VISIO Konferentzian parte hartu du GOEIKIk

 

IMG 20161021 WA0007 iloveimg resized

 

Pasa den urriaren 20 eta 21ean GOIEKI-k Vitoria-Gasteiz-en Adimen Lehiakorraren arloan antolatu zen seigarren VISIO Konferentzian parte hartu zuen. VISIO 2016, Zaintza Teknologikoari eta Adimen Lehiakorrari lotutako gaiak elkar trukatzeko eta horien gainean eztabaidatzeko nazioarteko topaketa da.

 

Topaketa honek Zaintza Teknologikoari eta Adimen Lehiakorraren arloan garatu diren hainbat esperientzia, estrategia, tresna eta aplikazio ezagutzeko aukera eman zuen. Bankuak, Oil&Gas sektorea, moda, logistika, sektore metalmekanikoa, maketing-a, osasun arloa, ..., edozein sektoreetara moldatu daitezke Zaintza Teknologiko eta Adimen Lehiakorreko sistema eta ekintzak. Halaber, topaketa honek zaintza estrategikoa sustatzen duten edota beren jarduera hobetzeko hori erabiltzen duten profesional eta antolakundeen arteko solasaldia erraztu zuen.

IMG 20161021 144438 iloveimg resized

 

Azaro Fundazioak gonbidatuta hartu zuen parte GOIEKIk topaketa honetan. Bertan aurkeztu zuen GOIEKIk orain artean Goierri eskualdeko garapena eta bertako enpresa ehunaren lehiakortasuna bultzatzeko garatu eta ezarri duen Adimen Lehiakorreko sistema.

Data

25 Urria 2016

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00