Skip to main content

2023an Emaktiva Goierrin dago

2023an Emaktiva Goierrin dago

Elkar Ekin programaren markoan, martxoan Emaktiva programa jarriko da martxan Goierrin eta izen emate epea irekita dago dagoeneko. Emaktiva emakumeentzat soilik bideratutako lan-aktibazioko programa da, enplegua bilatzen espezializatutako ibilbideak garatzeko, ikuspegi feministatik, eta ingurune komunitarioarekin eta euskal enpresekin sarean lan eginez.

GOIEKIrekin lankidetzan, 2023 urtean ere Emaktiva GOIERRI programa eskualdean martxan jarriko da, emakumeei beraien lan-ibilbideak laguntza espezializatu batekin lantzeko aukera eskaintzeko.

2023an enplegagarritasuna garatzeko tailerrak, enplegua bilatzeko ahalduntze digitaleko tailerrak eta enplegu-planak garatzeko banakako laguntza eta jarraipenak egingo dira. Horrez gain, enpresek ere parte hartuko dute.

Prozesu hau martxoaren 6an hasiko da Goiekiko instalakuntzetan egingo diren banakako hitzorduekin.

INFORMAZIO GEHIAGO

Ikusi programaren kartela   pdf hemen (344 KB) .

Ikusi informazio guztia Emaktivako web gunean: https://emaktiva.org/actividades/emaktiva-goierrin/?lang=eu 

Programa guztia enpresen lankidetza eta bitartekaritza zerbitzuarekin hornituta egingo da, enplegu-aukerak sortzeko, eta hala, parte hartzen duten emakumeei lan-mundura sartzea errazteko.

KONTAKTUA

AMPARO URKOLA

Orientatzailea.

691 019 038
943 42 69 03

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

www.emaktiva.org

 

Data

15 Otsaila 2023

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia