Itzuli da lorategi eta berdeguneen instalazioan prestakuntza!
Iaz lorezaintza eta berdegune ikastaroak izan zuen arrakastaren ondoren, 2024ko ikastaroan izena emateko plazak ireki ditugu!
Elkar-Ekinen (Gipuzkoako Foru Aldundia) lan-esparruan, Caritas, Sarea Fundazioa, Prospektiker eta Goierri Eskola eragileekin lankidetzan, gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei zuzendutako prestakuntza aurkeztu da.
Ikastaroaren barruan hainbat lorezaintzako modulu eta zeharkako konpetentzia landuko dira:
- Lorezaintzako oinarriak.
- Lorategiak eta berdeguneak instalatzeko proiektuak zuinkatzea.
- Lorategiko azpiegiturak, ekipamendua eta altzariak eraikitzea eta instalatzea.
- Lorategiko landareelementuak ezartzea.
- Soropilak ezartzea.
- Balorazio ekonomikoak.
- Enpresetan praktikaldia.
Izena emateko epea 2024ko otsailaren 15ean amaituko da.
Informazio gehiago nahi baduzu edo izena eman nahi baduzu, deitu / idatzi WhatsApp bat 943 16 18 31 zenbakira.