Batzen - Hitzaldi multisektorialean parte hartu dugu.
BATZENek, gazteak eta Gipuzkoako enpresak gerturatzeko helburua du.
Ez da erreza lurraldeko sektore desberdinak ezagutzea, ezta bakoitzean topatu daitezkeen lan aukerak identifikatzea eta ikasketak lanpostu bati begira planteatzea ere. Bide horretan argi piskat jartzeko asmoarekin gerturatu ginen Beasaingo Udalera.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren Babeseko eta Gizarte Inlusioko Sareetan dauden gazte migratu nahiz autoktonoen inklusio soziolaborala du xede.
Gizarteratze programetan edota bazterketa-egoeran dauden pertsonentzako egoitzetan bizi diren emantzipazio prozesuan dauden 18-23 urte arteko gazteak. Egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren Babeseko eta Gizarte Inklusioko Sareetan 500 pertsonatik gora daude.
Zati handi bat emantzipazio prozesuan dauden 16-23 urte bitarteko gazteak dira. Gazte hauen errealitate eta beharrak anitzak bezain konplexuak dira eta erronka handietako bat euren laneratze prozesua izaten da.
Goieki eta Eredu – Enea izan ginen urtarrileko Hitzaldi Multisektorialean. Saio hauen helburua gazte hauek, gure aurkezpenen eskutik sektorea eta enpresa ezagutzeko aukera edukitzea da, gure erronka eta aukerak entzunez, sektorean txertatzeko garrantzizkoak diren ezaugarrien baita eduki beharreko jarreraren inguruko informazioa jasotzeko. Gerturatu ziren 11 pertsonako taldeak tendentzien inguruan eta etorkizunean sortuko diren lanpostuen inguruan asko galdetu ziguten.
Ordu eta erdi iraun zuen ekimen honetan, garapen agentziatik eskaintzen ditugun zerbitzuak azaldu ziren baita espreski ElkarEKIN Lanean proiektuaren eta martxan dauden prestakuntza itinerarioen aurkezpenak entzun zituzten. Argi dago inguruko enpresak barruko langileen eskutik ezagutzea bezalakorik ez dagoela. Sektorean murgildu eta produktu eta zerbitzuak ikusteaz gain, enpresaren balioak zein diren, pertsonekin lan nola egiten duten, inguruarekin nola harremantzen diren ere ezagutu nahi dugu BATZENeko ekimen hauekin.
Plazerra izan zen zuekin denbora hau elkarbanatzea!