Skip to main content

Ehun eta larruzko arropa eta artikulu konponketako diploma banaketa burutu da

Ehun eta larruzko arropa eta artikulu konponketako diploma banaketa burutu da

Elkar-EKIN Lanean programari esker 2.mailako ziurtagiri profesionala gauzatu duten Ehun eta larruzko arropa eta artikulu konponketako diploma banaketa burutu da.

“Elkar-EKIN Lanean” enplegu programa, Eskualdeko Gizarteratze Sarean parte hartzen duten erakundeek egindako lankidetza-lanaren emaitza da. Helburua, baztertze arriskuan dauden langabetuak gizarteratzea eta laneratzea da. Ekimen honen bidez ere, pertsonak enplegu hobea lortzera bideratu nahi ditugu, lurraldean kalitatezko enplegua gara dadin.

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatutako “Elkar-EKIN Lanean” estrategiaren barruan kokatzen da. Finantzazioaren %85a Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio eta %15a Goierriko udalei.

Programan alor ezberdinetako prestakuntza kualifikatuak eskaintzen ditugu eta horietako bat Ehun eta larruzko arropa eta artikulu konponketako formakuntza izan da. 6 hilabetez, Sarea Fundazioaren eskutik prestakuntza teknikoa jaso ondoren, hilabetez ibili dira eskualdeko herrietan kokatuta dauden artisau eta jostunen negozio txikietan ikasitakoa praktikan jartzen. Baita Goierri Eskolak oinarrizko konpetentzia digitalen inguruan laguntza jasotzen eta Ede Fundazioarekin, Emaktiva programa bitartez, konpetentzia soziolaboralak lantzen. 

Ibilbide guzti honi amaiera emateko, gaur Goiekiko instalakuntzetan diploma banaketa ekitaldia antolatu da, ikasleak ez ezik, eskualdeko inklusio sarea osatzen dugun eragileok bertan izan gara (Goierri Eskola, Gurutze Gorria, Caritas, Sarea Fundazioa, Ede Fundazioa, Prospektiker eta Goieki).

Ekitaldia Goiekiko zuzendaria den Iker Galparsorok emandako hitzekin hasi da, ibilbideak emandakoa argazki zein bideoz gogoratu ondoren, diploma banaketari tartea eman zaio, Goiekiko presidentea baita Ordiziako alkate den Adur Ezenarro eta Beasaingo alkate den Leire Artolaren eskutik.

Honekin guztiarekin, pertsona hauek ilusioz daude erronka berriei aurre egiteko!

Data

12 Ekaina 2024

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia