Mendeko Pertsonentzako Arreta Soziosanitarioa Etxean, Elkar EKIN Lanean proiektuaren barruan antolatuta.
Eskualdean langabezia murrizteko helburuarekin, egoera zaurgarrian egon edo erortzeko arriskua duten kolektiboei zuzenduta, formakuntza ibilbide ezberdinak garatzen ditugu eskualdeko eragileekin elkarlanean.
Horien artean dago «Mendeko Pertsonei Arreta Soziosanitarioa Etxean» ibilbidea, kalteberatasun egoeran edo arriskuan dauden langabeei zuzendua. Moduluka eskaintzen joango garen Profesionaltasun Ziurtagiria, Ziurtagiri osoa lortzeko hiru modulu jarraituak osatzeko aukerarekin, edo interesatzen zaizun modulua bakarrik egiteko aukerarekin.
•1. MODULUA: Etxeko laguntza eta familiaren elikadura (100 ordu)
•2. MODULUA: Higienea eta etxeko osasun-arreta (170 ordu)
•3. MODULUA: Etxeko arreta eta laguntza psikosoziala (210 ordu)
Lehenengo modulua, jada 16 lagunekin egin dugu, aurtengo apirila eta ekaina bitartean. Ikasturte berriarekin, irailaren amaieran hasiko du bigarren modulua, abenduaren erdialdera arte. 2025eko lehen hiruhilekoan, hirugarren modulua egiteko aukera egongo da. Praktikak egiteko aukera ere eskaintzen du.
Behin ikastaroak amaituta, ikasle horien laneratzea izango da erronka nagusia. Horretarako, ikasleak arlo honetan lan egiten duten eskualdeko enpresen bisitak jasotzen arituko dira.
Norbaitek prestakuntza-moduluren bat egin nahi badu, garaiz dago izena emateko. Gurekin harremanetan jartzeko, deitu edo idatzi WhatsApp bat 943 16 18 31 telefono-zenbakira.