Skip to main content

Elkar Ekin Lanean 23-24 hitzarmenaren azken formakuntza.

Elkar Ekin Lanean 23-24 hitzarmenaren azken formakuntza.

Irailean hasiko da Elkar Ekin Lanean 23-24 hitzarmenari dagokion prestakuntzaren azken modulua. Gizarte langileen eskariz eta eskualdeko inklusio mahaiarekin lankidetzan, zaintza arloko formakuntza eskaintzen hasi gara. Zehazki, mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa etxean ematea, eskualdean kalitatezko zaintzaileak izateko eta, aldi berean, egoera zaurgarrian dauden pertsonei lan munduan txertatzen laguntzeko.

2024ko maiatzean, Gurutze Gorriak emandako prestakuntzako 140 orduko iraupena duen lehen moduluarekin hasi ginen, Etxeko laguntza eta  familia elikadura, hain zuzen ere. Bigarren modulua, aldiz, Higienea eta etxeko osasun arreta, irailaren 23an hasiko da, Gurutze Gorriaren eskutik, eta 170 orduko iraupena izango du. Bertan, ikasleek ezaugarri eta behar higieniko-sanitarioei, elikagaien eta tratamenduen administrazioari eta, azkenik, gaitasun fisikoen hobekuntza eta lehen laguntzei buruz ikasiko dute.

Taldea, nazionalitate desberdinetako 15 pertsonek osatzen dute; Kolonbia da nagusi jatorrizko herrialde gisa, eta 20-35 urtekoa da batez besteko adina. Guztiek dute lan esperientzia arlo horretan.

Zorionak eman nahi dizkiegu ikasleei pausoa emateagatik, eta animo asko prestatzen jarrai dezaten!

Data

13 Iraila 2024

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia