Skip to main content

Gipuzkoako Gizarteratze eta Laneratze Sarea lurralde-lankidetzako hitzarmen berri bat bultzatuz

Gipuzkoako Gizarteratze eta Laneratze Sarea lurralde-lankidetzako hitzarmen berri bat bultzatuz

“ElkarEkin Lanean” Sarea osatzen dugun eskualde guztiak bildu gara datozen urteetarako enplegu inklusiboaren eremuan zehaztuko den lurralde-lankidetzako hitzarmenaren baitan. 

Eskualdeko Garapen Agentziak ta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariak ElkarEkin Lanean Estrategiaren barruan bilduta, egungo hitzarmenaren jarduna berrikusteko eta datozen urteetarako lankidetza-hitzarmen berriaren irizpideak zehazteko bildu ginen.

Elkar-EKIN Lanean, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen estrategia da, eragile anitzeko eta maila anitzeko ikuspegitik, eta Gipuzkoako enpleguaren ekosistema osatzen duten eragile guztiak inplikatuz garatzen da, erakundeen, gizarte eragileen eta hirugarren sektorearen lankidetzaren eta kogenerazioaren bidez.

Helburua Gipuzkoa lurralde inklusibo bihurtzea da, Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Eredu Aurreratuaren alde egiten duena. Eredu horren enpresak lehiakorrak dira, eta pertsona guztien kalitatezko enplegua eta enplegu inklusiboa bultzatzen dute, bereziki kontuan hartuta bazterketa-egoeran eta/edo -arriskuan dauden pertsonak, enplegagarritasun-maila ertain-txikia dutenak eta lan-prekarietatean daudenak. Eta, horretarako, ezinbestekoa da orientazio bikoitzarekin lan egitea: bata, enpresei zuzendua; eta, bestea, pertsonei zuzendua. Baina ahaztu gabe, funtsezko beste bi ardatz: lurraldea eta eskualdeak, eta jarduera-sektoreak.

Estrategia hori ezartzeari esker lurralde mailan lortzen ari diren emaitzen garrantzia azpimarratu zen, bai eta lankidetza esparru horretan jarraitzeko beharra ere, datozen urteetarako lankidetza hitzarmen berri bat diseinatuz, parte hartzen duten eragileen proposamen eta hobekuntza berriak txertatuz, eskualdeen errealitatera egokituta.

Ildo horretan, Goierri eskualdean, azken bi urteetan, oso emaitza positiboak lortzen ari gara esparru honetan gauzatutako proiektuari esker. Izan ere, zeharkako gaitasunen eta gaitasun teknikoen 4 gizarte- eta lan-prestakuntza ibilbide berri jarri dira abian, eta, aukera eman du bazterketa-arriskuan dauden 120 pertsona inguru Goierrin sektore desberdinetan gaitzeko, honela lan mundutik pauso bat gertuago egonez.

Data

09 Urria 2024

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia