Skip to main content

Langileen erretiroa prestatzeko saioak

ERRETIROA SAIOA ona

Apirileko lehen 2 asteetan zehar Goierri Eskolan Goierriko hainbat enpresatako langileen erretiroa prestatzeko jardunaldiak ospatu dira.

 

Gaur egun eta etorkizunera begira ere, erretiroak bizitzaren etapa berri bat markatzen du, 20 urterako bizitza fisiko eta mental oparoa eskaini dezakeena.

Dena den, gizarteak, hezkuntza eta trebakuntza programen bidez, lan munduan sartzeari arreta handia jartzen badio ere, ez dio garrantzirik ematen bizitza laboraletik erretiro aktibora dagoen jauzia prestatzeari.

Hori dela eta, Goiekitik erretiroa prestatzeko jardunaldiok sustatu nahi izan ditugu. Gueske eta Goierri Eskolarekin elkarlanean burutu den ekimen honek ondokoa lortu nahi du:

  • Erretiroa hartuko duen pertsonari, egoera berri honi eta honek izan ditzakeen inplikazioei aurre egiteko erremintak eman.
  • Aro berri honek dituen ezaugarriei buruzko benetako informazioa eskaini.
  • Euren aisia modu probetxugarri batean kudeatzeko gomendioak eman eta erretiroa hartu duten beste pertsona batzuen esperientziak ezagutarazi.
  • Erretirora heltzeko adinean dauden pertsonek, gizartean aktiboki parte hartzen jarrai dezaten bultzatu, gizartean integratuta manten daitezen bizitza laboralean lortutako ezaguerak eta esperientzia partekatuz.

Jardunaldi hauek hiruna orduko lau saiotan antolatu dira, eta ondoko edukiak landu dira bertan:

  • Osasun fisiko eta mentala
  • Etapa berri bat garapen pertsonalean
  • Ingurune soziala
  • Eztabaida erretiroan daudenekin

Goierri Eskolan ospatu dira arratsaldeko 17:00tatik 20:00tara apirilak 4, 6, 11 eta 13an.

 

Ikusgai dituzue gai honi buruz Goierriko Hitzan eta Goierri Telebistan agertu diren berriak.

 

 

 

 

 

Data

07 Apirila 2016

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia