2016ko azaroaren 25: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Kimetz Emakumeen Taldean, emakumeen aurkako indarkeria, bere adierazpen guztietan (tratu txarrak, eraso sexualak, bortxaketak, heriotzak, etb. Zoritxarrez, eguneroko elementu lazgarria bihurtzen ari dela ikusten dugu
Emakumeen aurkjako indarkeria giza eskubideen urraketa onartezina da eta, ziuraski, emakumeos bizitzaren hainbat esparrutan pairatzen dugun diskriminazioaren adierazpen larriena.
Gizarte arazo honen aurrean gakoa prebentzio da, eta sentsibilizazioaren eta gizarte konpromisoaren bidez prebentzioa, emakumeenganako indarkeria suntsitzeko tresna giza.
Ekintza eremu honetan aurkeztu nahi dugu gure kanpaina eta ordiziar guztien konplizitatea lortu nahi dugu emakumeenganako indarkeria ezabatzeko urratsak emateko.
Aipatutako kanpainaren barruan, Kimetz emakumeen elkarteak zenbait ekintza antolatu ditu:
Osteguna, Azaroak, 24-: Zine-Forum , Barrena kultur etxean- arratsaldeko 6etan
Ostirala, Azaroak,25: Giza Katea: Ordizia Hiri Hezitzailea testuinguruan Kimetzek ekimen hau aurkeztu du, Oianguren Institutuaren, Jakintza ikastolaren, AEKren, Bertsolari Eskolaren, Ordiziakolore, Berdintasuna sailaren, Garagune Zentruaren, laguntzarekin.
Goizeko 11:15 ean Altamiratik abiatuko da eta Plaza Nagusian ailegatuko da eta bertan dauden pertsona guztiekin osatuko dugu. Eta antolatutako ekintzak han izando dira.
Ostirala, azaroak, 25: gaueko 8etan Konzentrazioa izango dugu. Plaza Nagusian, indarkeria jasaten duten emakumeek, salatzeko.
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREKIN AMAITZEA GUZTION ARDURA DA.
ISILIK EGOTEAK, GAIZKIDE EGITEN GAITU