Boluntario berak laguntza behar duten pertsona kopuru bikoitza artatzeko

Boluntario berak laguntza behar duten pertsona bikoitza artatzeko.
Caritas Gipuzkoak GKEaren laguntzaileen defizitari aurre egiteko deialdia egiten du. Orain dela urte asko laguntzen duten boluntarioen, gehiengoak “adindutako emakumeak”, “belaunaldi aldaketa” falta dagoela jakinarazten du.
Urteotan Caritasek lagundutako pertsona kopurua asko handitu da, baina boluntario kopurua ez da proportzio berean hazi. Are gehiago, belaunaldi aldaketarik ez dagoenez, berean gelditu da. “Gehiengoa laguntzen denbora asko daramaten eta boluntario berririk ez datorrela sumatzen duten 60 urte baino gehiagoko emakumeak dira” dio Kontxi Elexpek, Caritasen administrariak.
Defizit honi aurre egitearren, herri eta hiri guztietako auzoetako parrokiako Caritasean behar gehien dituztenen lehen atentzioak emango dituzten boluntarioak erakartzea helburu duen kanpaina bat jarri da martxan.
“Nahiz eta herri bakoitzean era ezberdin batean lan egiten den, normalki parrokietako Caritasetako boluntarioen lan nagusia harrera lana egitea da... Tokiaren arabera astean behin edo birritan edozein laguntza mota behar duten pertsonei artatzen zaie”, azaltzen du Kontxik.
Alokairuak, hipotekak eta, urteko sasoi honetan, eskolarako materiala ordaintzeko laguntzak ere eskaintzen dira. Izan ere, haurren eskolako liburuak ordaindu ezin dituzten familiak daude. Medikamenduak ordaintzeko laguntzak ere eman izan dira gaixotasunen bat duten pertsonei.
“Caritasen guregana datozen txiroen profil berriei buruzko hausnarketa ari gara egiten, laguntza behar duten, baina hori pentsatzen ez duten, pentsio baxuak dituzten adinduak adibidez. Bere burua ez dute pobretzat hartzen eta honengatik ez datoz Caritasera, baina gu haiei ere laguntzeko prest gaude” dio Elexepek.
Kontaktua
Mail:
Telefono zenbakia: 943 440744
Iturria: http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201610/17/mismos-voluntarios-para-atender-20161017005858-v.html