Ordiziako Udala

MARTXOAK 8. EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA - 2017
Ekitaldi ugari eta anitzak egingo dira Ordizian martxoaren 3tik 20ra
Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak, udaleko beste sail eta herriko hainbat elkarterekin lankidetzan, Kimetz eta Berdintasun batzordea tartean, egitarau oparo eta zabala prestatu dute Martxoaren 8ari begira.
Programazioari datorren ostegunean, hilak 2, emango zaio hasiera, “Emakumeak kalean margotzen” ekintzarekin eta hilaren 20an bukatuko da “Emakumeon eskubideei, jabekuntzari eta partaidetzari” buruzko I. topaketekin. Bideoforuma, filma saioak eta indarkeria sexista antzemateko tailerra ere antolatu dira, besteak beste. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, kontzentrazioa egingo da plazan 19:30ean, eta segidan, SOKOLE eta Aneguria DJ-en emanaldiak izango dira.
PROGRAMAZIOA
• Hilak 2, osteguna, Udal arkupeak
09.30-12.30, EMAKUMEAK KALEAN MARGOTZEN (Barrenako margolaritza ikasleak). Lanen erakusketa martxoaren 6tik 13ra, Zuhaiztin
• Martxoan ostiralero, Barrena (Gaz.)
17:00, GOGOETA SAIOAK, Ordiziako emakume etorkinen Espazio multikulturala
• Hilak 3, ostirala, Barrena (Gaz.)
17:30, BIDEOFORUMA. Mujeres e igualdad a través del cine. Miriam Herbom. (KIMETZ)
• Hilak 7, asteartea, Oianguren institutua
8:30, Serigrafia tailerra (DBH1- ikasleekin)
Hilak 8, asteazkena, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
17:30, BARRENA KAFE-KONTZERTUA. A. Furundarena eta G. Mendizabal (KIMETZ)
19.30, Plaza Nagusia, SÖKOLÉ – erritmoak eta esperientziak eta Aneguria
Perkusio tailer interaktiboa). Batukada. Aeroboxing eta ELKARRERARATZEA (BERDINTASUN SAILA)
20.30, ZINEMA ALTERNATIBOA, Party Girl (Francia 2014) (HERRI ANTZOKIA)
• Hilak 13, astelehena, Barrena (Gaz.)
17.30, ANTZERKI EMANALDIA: “Con faldas y a lo loco”, TE DIFERENCIA antzerki taldea (KIMETZ)
• Hilak 15, asteazkena, Herri Antzokia
20.30, ZINEGOAK: No es nada – 12´ (Euskadi-2015). Gabber Lover – 13´ (Francia 2016). Ana se intoarce – 18´ (Rumanía 2016). #Not Guilty -4´ (Alemania 2016). Grávido- 12´ (España 2017). Oh-Be-Joyful -13´ (Reino Unido 2015). (HERRI ANTZOKIA)
• Hilak 19, igandea
10:00-14:00 . Indarkeria sexista antzemateko tailerra. EMAGIN-ekin.
Gazteentzat (14 urtetik gorakoentzat).
Izen-ematea: Berdintasun saila (943805610 –
(BERDINTASUN-SAILA)
• Hilak 20, astelehena, Barrena
19.00, “Emakumeon eskubideei, jabekuntzari eta partaidetzari” buruzko I. topaketak
“Zuzenbidea, bereizkeria, eta emakumeon partaidetza politikoa".
Maggy Barrere (EHUko irakaslea, Zuzenbidea – Filosofia)
"Politiketan eragiteko sareak eta sororitatea"
Mentxu Ramilo (Politika-zientzietan eta Administrazioan doktorea).

pdf Charla fibromialgia (120 KB)