Skip to main content

Renove Makineria 2020 laguntza programa

resized image Renove Maqu

Industria-enpresek industriako makineria berria erosteko laguntzak ematea.
ETE industrialetako produkzio-ekipamenduek modernizazio-maila handia izatea, besteak beste, segurtasun arloko prestazioak eta ingurumenarekiko errespetua areagotzeko; izan ere, produktibitatea handituz, posible izango da lehiakortasuna ere handitzea.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak

Diruz lagungarritzat joko da makineriaren erosketa, industria-enpresetako produkzio-ekipamenduak modernizatzera eta produktibitatea areagotzera bideratuta badago, horrela lehiakortasun-maila hobetzeko. Iraunkortasun-ildo berberari jarraikiz erosiko da makineria berria.

Makineria berriaren erosketa-kostua 70.000 euro izango da gutxienez (BEZik gabe), eta erakunde eskatzailearen ustiapen ekonomikoaren produkzio-prozesuari atxikita egon beharko da nahitaez. Halaber, enpresa onuradunari hornitu eta enpresan bertan instalatu beharko da.

Makineria berria oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta gero erosi beharko da, eta ezinbestean entregatu eta abiarazi beharko da eskaera aurkeztu eta hamabi hilabeteko epean.

Diruz lagundutako jarduera gisa ez dira onartuko produktuak, erakunde onuradunaren katalogoan badaude.

Erakunde onuradunak

Produkzio-ekipamenduak modernizatzera bideratutako makinera erosteko proiektuak aurkezten dituzten enpresa txiki eta ertain (ETE) industrialek jaso ahal izango dituzte deialdi honen xede diren dirulaguntzak, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • ETEak izatea, Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EB Gomendioan ezarritakoaren arabera –Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, L 124. zk, 2003/05/20, 0036-0041 or–.
  • Jarduera industrialeko zentro bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta bertan instalatzea/ezartzea erositako makineria.
  • Alta emanda egotea EAEko jarduera ekonomikoen gaineko zergaren dagokion epigrafe industrialean.

Informazio gehiago

Data

16 Iraila 2020

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00