Industria Digitala 2021 Programa
Laguntzak EIKTak txertatzeko industri arloko enpresetan eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzuetako enpresetan.
Industria Digitala programak erantzuna ematen dio industri arloko enpresetan eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzuetako enpresetan Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKTak) txertatzeko erronkari, helburua baita bultzada bat ematea euskal sektore industrialaren digitalizazioari.
Industria Digitalak laguntza emango dizu:
- Zure makinei sentsoreak gehitzeko, aukera izan dezazun prozesuak automatizatu eta neurtzeko.
- Zure proiektuen eredu birtualak egiteko.
- Zure prozesuak Fabrikazio Gehigarrira egokitzeko.
- Zure zerbitzari edo aplikazioak lainora migratzeko.
- Telelana, bideo-deiak eta urruneko sarbide segurua ezartzeko.
- Merkataritza elektronikoa garatzeko zure bezero edo banatzaileentzat.
- ERP bat ezartzeko zure enpresan eta aldez aurretiko aholkularitza guztia egiteko.
- Business Intelligence delakoa hobetzeko, eta horrela, datuetan oinarritutako erabakiak hartu ahal izateko