Skip to main content

Kudeaketa Orokorra formakuntza planeko I. tailerra gauzatu da

Kudeaketa Orokorra formakuntza planeko I. tailerra gauzatu da

Berrabiarazi proiektuan enpresa industrialei egindako diagnosien artean, identifikatutako beharretako bat kudeaketa gaiak aurrera eramateko gaitasuna izan zen, hori dela eta, behar hori asetzea helburu, “Kudeaketa Orokorra” deituriko formakuntza plana jarri zuen abian Goiekik Goierri Eskolarekin lankidetzan.

Formakuntza plan hau ekainak 30ean hasi zen lehenengo tailerrarekin; Plan estrategikoa.


Plan Estrategikoa, Kudeaketa Orokorreko Formakuntza planeko lehenengo tailerra da. Plan estrategikoa egin eta zabaltzeko tailer teoriko-praktikoa izan zen eta bost orduko iraupena izan zuen. Tailerra, Goiekiko instalakuntzetan gauzatu zen eta Goierriko hainbat enpresa bertaratu ziren goizeko 08:00etatik 13:00etara.


Plan Estrategiko tailerra Goierriko enpresen kudeaketan ardurak dituzten zuzendari, arduradunei eta teknikariei zuzendua zegoen.


Plan estrategikoa tailerrak eduki zabal bat eman zuen, hala nola, zer den plan estrategiko bat, estrategia formulatzea, estrategiaren hedapena, estrategiaren jarraipena, neurketa eta hobekuntza. Helburu nagusia, erakunde batentzako plan estrategiko baten definizioan eta prestaketan lan egiteko gakoak izatea.


Kudeaketa Orokorreko formakuntza planean guztira bost tailer izango dira eta 2021 urtean zehar gauzatuko dira. Antolatzen direnean deialdiak bidaliko dira Berrabiarazi proiektuan parte hartu duten enpresei eta oraingo honetan egin den bezala, web orrialde eta prentsan berri emango da izen ematea Goierriko enpresa guztien eskura jarriz.

 

Data

02 Uztaila 2021

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia