Skip to main content

ETEaren makina-erreminta modernizatzeko planeko laguntzak

ETEaren makina-erreminta modernizatzeko planeko laguntzak

Agindu honetan ezarritako arauei jarraikiz, inbertsio subentzionagarriak izanen dira ekoizpen-prozesuan sartzeko makina-erremintak erosteko lurralde nazionalean egindako inbertsioak, baldintza hauetako bat betetzen badute:

 

  • Lehendik dagoen establezimendu baten ekoizpen-ahalmena handitzea dakartenak.
  • Lehendik dagoen establezimendu baten ekoizpena dibertsifikatzea produktu osagarri berrietan.
  • Lehendik dagoen establezimendu baten ekoizpen-prozesu orokorrean funtsezko aldaketa eragitea.

Laguntzak diru-laguntza gisa emanen dira.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa eta mugak:

  • Diru-laguntza jaso dezaketen gastuen% 20, enpresa txikien kasuan;
  • Diru-laguntza jaso dezaketen gastuen% 10, enpresa ertainen kasuan;


Hala ere, laguntza bakoitza 175.000 eurokoa izanen da gehienez makina bakoitzeko.

Entitate juridiko bakoitzak 300.000 euro jasoko ditu gehienez.
Laguntzak bateraezinak dira xede bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik heldu badira.

Diruz laguntzen ahal den makina-erreminta bakoitzaren gutxieneko zenbatekoa 70.000 eurokoa edo handiagoa izanen da (BEZa edo IGICa kenduta).

Informazio gehiago

Data

27 Urria 2021

Kategoria

Industria arloa
Ezin izan dugu zure harpidetza baliozkotu.
Zure harpidetza egin da.

Harpidetu zaitez gure azken berriak jasotzeko.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia