Skip to main content

Hidrogenoaren balio katea

Hidrogenoaren balio katea

Mugikortasun berria etorkizunean aukera ugari eskainiko dituen sektorea da, hala erakusten dute 2030 Garapen Jasangarriko Estrategiak, Next Generation programak, Basque Green Deal ereduak eta Mubil Estrategiak, besteak beste.

Mugikortasun berriaren markoan, Goierri Valleyk hidrogenoaren balio katearen azterketa egin eta laburpen txostena jaso du.

Lehenik eta behin, egungo egoeraren inguruko azterketa egin da. Era berean, sektoreak agertzen dituen abantaila eta desabantailak zerrendatu dira. Hidrogeno berdearen etorkizuneko erronketan jarri da azpimarra, epe labur nahiz epe luzekoetan.

Mundu mailatik abiatuta, Basque Green Deal ereduaren baitan hidrogenoaren inguruan dauden estrategiak aztertu dira. Azkenik, Goierriko enpresek egun zabaldu dituzten proiektuak bildu dira.

  pdf Hemen (682 KB) duzue eskuragarri egindako aurkezpena.

Data

07 Otsaila 2022

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia