Bateratu Covid-19 Programa
Bateratu 2022 laguntza-programaren helburua Covid-19ak kaltetutako euskal industria-sarea sendotzea da. Zehazki, bateratzea eta/edo beste enpresa batzuekin xurgatzea bezalako kontzentrazio-ereduen alde egin duten enpresei, eta beren hazkundea eta sendotzea indartzeko inbertsio produktiboak egiteko prest daudenei.
Euskadiko industria-produktu-prozesuari lotutako erauzketa, ekoizpen, eraldatze eta zerbitzu-enpresa industrialek beren hazkundea eta produktibitatearen eta lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzeko beharra dute, pandemiak eragindako krisia gainditzeko aukera emango dieten ekoizpen-hobekuntzetan inbertituz.
Bateratuk eskaintzen dizu:
- Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza, 500.000 €-rainokoa enpresa bakoitzeko, haren hazkundea eta sendotzea errazteko.
- Emaitzak hobetuko dituzten eta hazkundea bultzatuko duten inbertsio produktibo berriei aurre egitea.
- Zure enpresaren lehiakortasuna hobetzea, bat egiteko eta/edo xurgatzeko prozesuetan murgilduta.
- Kontzentrazio-prozesuari lotutako aholkularitza- eta notariotza-gastuak barne hartzen ditugu.
Bateratuk honetan laguntzen zaitu:
- Enpresak sendotzeko, fusionatzeko edo xurgatzeko plan bat egiteko aholkularitza-gastuak.
- Operazioaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa bermatzeko plan ekonomiko-finantzario bat egiteko gastuak.
- Enpresa finkatzeko operazioarekin lotutako notariotza-gastuak.
- Enpresak sendotzeko, fusionatzeko edo/eta xurgatzeko operazioakin lotutako inbertsioak.
- I+Garen balio-kate osoa indartzea.
- AAzpiegitura sortzearekin eta ekipamendu teknologiko aurreratua eskuratzearekin lotutako amortizazio-gastuak.
- Jabetza industrialetik edo patenteetatik datozen ezagutza eta gaitasun berriak eskuratzea.
Eskaerak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 6an amaituko da.