Skip to main content

Gipuzkoa Digitala: Zibersegurtasuna

Gipuzkoa Digitala: Zibersegurtasuna

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna ezarpena sustatzeko programako dirulaguntzen esleipena arautzea.


Proiektuaren baldintzak
Diruz lagundu ahal izango dira lan hauek egiteko aholkularitza espezializatua kontratatzearen ondoriozko gastuak:

a) Hardwarearen/softwarearen egoeraren diagnostikoa zibersegurtasunari dagokionez, enpresaren antolamendu egoera zibersegurtasunari dagokionez.

b) Zibersegurtasun plan bat idaztea, gomendio zehatzak eta aurreikusitako kostuak jasoko dituena.

c) zibersertasun plan bat hedatzen eta gauzatzen laguntzea. Atal honetan diruz laguntzeko modukotzat hartuko dira: sareas segmentatzeko proiektuak, ahuleziak detektatzeko eta kudeatzeko proiektuak, industria-sare bateko aktiboen intentarioa egiteko proiektuak, zibersegurtasunaren arloan langileak sentsibilizatzeko eta prestatzeko proiektuak, aplikatu beharreko segurtasun araudi edo estandarrera egokitzeko proiektuak.

Ez dira diruz lagunduko hardwarearen eta softwarearen kostuak, ez eta instalazioarekin lotutako zereginak ere.

Dirulaguntzen xede diren jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen gastuak izango dira: entitate eskatzaileak aurkezten duen jardueraren aurrekontu xehatu eta zehatzean jasota egon eta zalantzarik gabe horren garapenarekin lotuta dauden gastuak, bereziki azpikontratazioak.
Barne gastuak ez dira kontuan hartuko.

Gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa

Enpresa bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 15.000 euro izango da.

Kontuan hartu beharreko datak eta epeak

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 6tik 2022ko irailaren 15era arte.
  • Proiektuak ezin izango dira hasi 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen.
  • Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2023ko irailaren 12a baino lehen.
  • Entitate bakoitzak, gehienez, bi proiektu aurkeztuko ditu.

Informazio gehiago

Data

01 Ekaina 2022

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00