Industria Digitala 2023 laguntzen programa
Bultzada bat euskal industriaren eraldaketa digitalari.
Digitalizaziorako laguntzak, euskal industria-sarearen lehiakortasuna sustatzeko, teknologia digital eta jasangarrien bitartez
Industria Digitala programaren helburua euskal industria eta industriarako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak bultzatzea da, lehiakortasuna areagotzeko behar dituzten baliabideak eta aholkularitza pertsonalizatua eskeiniz, teknologia digital eta jasangarrien bitartez, merkatuan duten posizionamendua hobetzeko lehiakortasun abantailak garatu ahal izateko.
Teknologien bilakaera azkarra eta etengabea da. Ondorioz, enpresa askok zailtasunak dituzte teknologia hauek beharrezko abiaduran ezartzeko. Horregatik, Industria Digitala programak 18.000 €arte eskaintzen ditu urte eta enpresa bakoitzeko, EIKTak diagnostikatu eta/edo beren produktu, prozesu eta zerbitzuetan ezartzeko proiektuetarako. Hau da, bere balio-katean txertatzeko.
Industria adimendunerantz aurrera egiteko aukera, teknologia digital eta iraunkorren bidezko konponbideak garatuz eta ezarriz, egungo eta etorkizuneko erronka handienei aurre egin ahal izateko.
Eskaera epea: 2023/11/06