Skip to main content

Goierriko delegazio bat Txilen izan da, misio bateratuan

Goierriko delegazio bat Txilen izan da, misio bateratuan

Martxoaren 27tik 31ra bitarte, eskualdeko zazpi enpresak eta erakundek osatutako delegazioak Txileko merkatua sakonki ezagutu eta harremanak egiteko misio bateratua egin dute, Goierri Valleyk antolatuta.

Txileko merkatuak aukera ugari eskaintzen ditu, besteak beste, kobrea eta litioa bezalako lehengaien mundu mailako lehen ekoizlea delako; eta horrek Txileko mina sektorearen indarra baieztatzen du. Gainera, Hego Amerikako herrialde honen helburu estrategikoa hidrogeno berdearen ekoizpen eta salmentan lider izatea da.

Misio honen helburuak Goierri Valley merkatuan posizionatzea, etorkizuneko elkarlanei begira Txileko eragileekin harremanak egitea eta enpresei herrialdera sarrera erraztea izan dira. Horretarako, Goierri Valleyk Gertukorekin elkarlanean pertsona bat du herrialdean Goierri Valleyko enpresen zerbitzura egongo dena eta etorkizuneko proiektuak identifikatu eta gauzatzea izango du zeregin nagusia.

Misioa bi zatitan banatu da. Lehen eguna instituzionala izan da eta Goierri Valley aurkeztu da Santiago eta Viña del Mar-eko erakunde desberdinen aurrean. Hurrengo egunetan enpresa bakoitzak agenda paraleloak izan ditu, beren negozio propioak egiteko bidean.

Ekimen honen bidez, Goierri Valleyk eskualdeko enpresen nazioartekotzea bultzatzen jarraitzen du eta etorkizuneko proiektuak gauzatzeko lanean darrai.

Data

20 Apirila 2023

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia