Eskualdeko talentuari eta datu demografikoei buruz hitz egin dugu Lemniskatako jardunaldi batean
Martxoaren 17an, Lemniskata taldeak Beasaingo Igartza Jauregian antolatzen duen saio batean parte hartu genuen, "Made in Goierri" lelopean.
Iker Galparsoro Goiekiko zuzendariak eman zion hasiera saioari eta eskualdeko hainbat datu ekonomiko eta demografiko partekatu zituen. Ondoren, Ampo eta Ingeteam Indar Machineseko ordezkariek euren enpresak aurkeztu zituzten eta etorkizunean talentuaren inguruan aurreikusten diren erronkei buruzko hausnarketa egin zuten mahai-inguru batean.