DIBERTSIFIKAZIORANTZ proiektuko sentsibilizazio tailerrei ekin diegu
Ostegun honetan DIBERTSIFIKAZIORANTZ proiektuko sentsibilizazio fasearen lehen tailerra antolatu dugu. Bertan sei enpresatako ordezkari desberdinek hartu dute parte eta dibertsifikazio proiektu batean murgiltzerakoan estrategiaren garrantziaz hitz egin da.
Enpresa parte hartzaileekin ekintzailetza korporatiboak beraien estrategian hartzen duen papera partekatu dute, enpresaren lehiakortasuna eta jasangarritasunean izan dezakeen eragina adieraziz. Era berean, era honetako proiektu bati ekiteko, enpresen gaitasuna eta baliabideak identifikatzeko tresnak eskaini dira. Hau guztia era teoriko-praktikoan landu da.
Tailer hau lau tailerren lehenengoa izanda. Hurrengoetan Kultura eta pertsonak, Ideien sorrera eta Inguruarekin lankidetza eta ekosistema. Ondoren, enpresa parte hartzaileek ibilbide orri bat diseinatuko dute nork bere dibertsifikazio eta barne-ekintzailetza proiektuak gauzatzeko bidean.
Goierriko enpresek dibertsifikatu eta negozio berriak garatzeko, aukera estrategikoak identifikatzea eta lan ildo hauek garatzeko tresnak eta prozesuak eskaintzea duen proiektu honen azken fasea ekintzailetza ahalbidetuko duen ekosistema bat sortzea izango da eta lan hau beste eragile batzuekin burutuko da.