Skip to main content

Goierri Valley 2024ko Kudeaketa Plana definitzen

Goierri Valley 2024ko Kudeaketa Plana definitzen

2023a bukatzen ari da eta 2024an zer egin definitzeko garaia da. Horretan dabil aste hauetan Goierri Valley elkartea. Horretarako, bere estrategia definitzeko oinarriak diren ETE eta Traktoreen Foroak burutzen ari da egun hauetan. Bertan, elkartearen ardatz estrategikoak diren erronkei erantzuteko proiektuak definitzen ari dira.

Datorren urtean aurrera eramango diren proiektuek elkarteak dituen erronka hauei erantzungo die:


1. ETEak ahalduntzea, hauen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bermatzeko.

- Berrikuntza Digitalizazioa Bizkortzea.
- Dibertsifikazioa eta zabaltzea bultzatzea.
- Kultura parte hartzailea sustatzea.

2. Talentua erakartzea.
3. Ekintzailetza bultzatzea.
4. Lankidetza sustatzea.
5. Elkartea kanpora zabaltzea.
6. Elkartearen erakargarritasuna indartzea.

Azken barne hausnarketan, Goierri Valleyk bere zerbitzuak irekitzea erabaki zuen, bazkide ez diren enpresei ere ateak zabalduz. Beraz, zabaltzen dituzten zerbitzu eta proiektuetan parte hartzeko interesa izanez gero, beraiekin harremanetan jartzea gomendatzen da.


Elkarlanean oinarritutako ekosistema industrial bat bilatzen duten enpresa eta eragile ezberdinei zuzenduriko elkartea da Goierri Valley, edozein izanda ere esparru geografikoa.


#elkarrekinurrunago

Data

14 Azaroa 2023

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia