"Enpresen egituraren balioaren azterketa lankidetzan" proiektuan parte hartzeko aukera

Goierri Valleyk proiektu berri bat abiaraziko du eta interesatuta dauden enpresentzat azaroaren 21ean, 14:30etatik 16:30etara, aurkezpen saio bat antolatu da.
Proiektuaren helburua enpresetako zeharkako egituraren eredu kuantitatiboa eta analisia garatzea izango da, 10 enpresarentzako lekua dago, eta honako helburu hauek lortzeko:
- Zeharkako enpleguaren iraunkortasuna neurtzea.
- Enpresako rolak eta postuak dimentsionatzen eta orekatzen laguntzea, beharraren eta aukeraren arabera.
- Balio-proposamenaren beraren gehikuntzan oinarritutako hazkundea ahalbidetzea.
Proiektu hau hamar enpresatara egongo da bideratuta eta aurreikusitako ekintzak:
- Plantillaren kontrol eta bilakaera ratio nagusiak ezartzea.
- Enpresa bakoitzaren kasuistika partekatzea, mugei eta aukerei dagokienez.
- Erantzukizunen, rolen eta zeharkako postuen eta operazio-adierazleei lotutako metriken lehen definizioa egitea.
- Etorkizunean izan daitezkeen hazkundeak finkatzeko oinarriak ezartzea.
- Elkarrengandik ikastea.
Proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du.
Azaroaren 21eko saioan parte hartu nahi izanez gero, jarri harremanetan Goierri Valleyko taldearekin: