Hazinnova, ETEetan berrikuntza bultzatzen

Eusko Jaurlaritza (SPRI) eta innobasqueren eskutik datorren programa da Hazinnova. Programa hau hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten ETEentzako doako aholkularitza izan da.
Horretarako programa honek enpresei 50 orduko doako aholkularitza espezializatua eskaini die honako arloetan: Ekonomiko-finantzarioa, Barne administrazio prozesuak, produkzioa, logistika, pertsonak, bezeroak, merkatu berriak eta produktua.
Goieki Hazinnova eragile laguntzailea izan da eta Goierriko hainbat enpresek aurkeztu dute proiektua Goiekiren dinamizazioari esker.
Aurten, Goierrin, 7 enpresek hartu dute parte: Euskaber, Quesos Aldanondo, Manufacturas UNE, Manufacturas ORIA, Otaizabal Aroztegia, Talleres Juan Lasa eta Pulydec Burgos. Denen artean 11 mikroproiektu landu dira eta Goiekiri esker, 31.560€tan baloraturiko aholkularitza zerbitzua subentzionatu izan ahal da.
Euskadi mailako programa da Hazinnova eta 2023ko itxieran honako datu hauek utzi ditu:
- 500 proiektu landu dira 382 ETEren eskutik. Horietatik %58,4ak lehenengo aldiz hartu du parte programan.
- %40ak bi mikroproiektu landu ditu eta %72a 10 langiletik gorako enpresak izan dira.
- Sektoreei dagokionez, enpresa gehienak industrialak izan dira (%50a), baina honako sektore hauetako enpresek ere hartu dute parte: handizkako salmenta (%21), elikadura (%10), kultura eta sormen industriak (%8), garraioa eta logistika (%5) eta beste batzuk (%6).
Oharra: 2024an ere programa hau zabalik egongo da.