Skip to main content

2024an Industria Arlotik landuko dena

2024an Industria Arlotik landuko dena

Abenduan ospatu zen Goiekiko Administrazio Kontseiluan 2024ko kudeaketa plana onartu zen. 

Industria Arloaren helburua bailarako industriei zerbitzuak eskaintzea da hauek lehiakorrak izaten jarraitu dezaten, etorkizuneko iraunkortasuna indartuz. Honen ondorioz, bailaran kalitatezko enplegua mantendu nahi da.

Helburu hauek lantzeko, Industria Arlotik zerbitzu eta proiektuak landuko dira 2024an:

 

DIGITALIZAZIOA.ETE DIGITALA: digitalizazioa enpresetan lantzea, helburua, Goierriko ETEek Eraldaketa Digitala burutzeko dinamizatzaile izanik. 

 

LANAREN ZENTZUA: 3 enpresatan, enpresa ereduak eraldatuz, pertsonen autonomia sustatzeko proiektua. 

 

ESKUALDEAK: 

  • ZTIM. Gazteak eta, bereziki emakumeak, ZTIM bokazioetara gerturatzeko helburuz. 
  • JARRAIKORTASUNA. Goierriko enpresen jarraikortasuna ahalbidetzeko, eskaini beharreko zerbitzuaren diseinua, egoerari aurre hartzea ahalbidetuko diguna. 

HAZINNOVA: Aurreko urtean bezala, helburu nagusia bailarako ETEetan berrikuntza esperientzia pilotuak martxan jartzea da. Programak ETEen lehiakortasuna areagotzea bilatzen du. 

 

EKONOMIA ZIRKULARRA: Goiekitik enpresek ekonomia zirkularra eta deskarbonizazio azterketak burutzea bideratu nahi da. 

BESTE ZERBITZU BATZUK: Goiekik beste hainbat zerbitzu eskaintzen ditu enpresen garapenerako. Hau horrela izanik, 2024 urtean ere, zerbitzu hauek eskaintzen jarraituko du. 

  • Espazio industrialen kudeaketa.
  • Dirulaguntzak.
  • Formakuntza.

Data

19 Urtarrila 2024

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00