Zure enpresako Eraldaketa Digitala lantzeko aukera
Hemen da, urtero bezala, DIGITALIZA GOIERRI proiektua. Goiekitik bailarako enpresei euren ERALDAKETA DIGITALA lantzeko jarraitu beharreko bide orriaren definizioa burutzen laguntzen diegu.
Zer eskaintzen du proiektuak:
Gaian aditua den kontsultora batek enpresaren egoera indibiduala egin, baliabideak aztertu eta, hortik, eraldaketa digitaleko bide orria definitzea.
Aurreko urteetan horrelako lanak burutu dira:
- ERP baten aukeraketan lagundu.
- Bezeroaren portan birtualak landu.
- Enpresan gakoak diren prozeduren digitalizazioa.
- etab.
Oso garrantzitsua: enpresentzat ez du kosturik izango eta 5 enpresentzat dago soilik aukera.
Proiektua eta bere helburuak hobeto azaltzeko, aurkezpen jardunaldi bat antolatu dugu urtarrilaren 23an, 11:30-13:30 Goiekiko NBF eraikinean (Ordizia). Parte hartu nahi baduzu, edo interesa izanez gero, mesedez jarri gurekin harremanetan